Laguntza
Lehen aldiz abiaraztean, aplikazioak konfigurazioko, sekurizazioko eta identifikazioko lehen urratsetan gidatuko zaitu.
1. urratsa: hizkuntzaren konfigurazioaAplikazioa gaztelaniaz edo euskaraz izatea aukeratu ahal izango duzu. |
2. urratsa: jakinarazpenetarako baimenak eta kameraNahi izanez gero, aplikazioaren jakinarazpenak jasotzeko baimena eman ahal izango duzu. Kamera erabiltzeko baimenak ere eskatuko dizkizu, eta aplikazioaren barruan QR-ak irakurtzeko aukera erabiltzen duzunean erabiliko da. |
3. urratsa: PINa ezartzeaNIK-ren datuetarako sarbidearen segurtasuna areagotzeko, beharrezkoa da datuetarako sarbidea babestuko duen PIN bat ezartzea. Oso garrantzitsua: PINa mugikorrean bertan baino ez da biltegiratzen, eta ahaztuz gero, NIKerako sarbidea galduko da, aplikazioa eta haren datuak berriro jaso behar direlarik. |
4. urratsa: biometria erabiltzeaAplikazioa azkarrago, errazago eta seguruago erabili ahal izateko, biometriaren erabilera aktibatu ahal izango duzu, mugikorrak horretarako aukera ematen badu. |
5. urratsa: erabilera-baldintzakIrakurri arretaz aplikazioa erabiltzeko baldintzak eta terminoak. Onartu egin behar dira aplikazioa erabili ahal izateko. |
6. urratsa: identifikazioaHurrengo pausoa izango da identifikatzea, horretarako metodorik errazena gure BakQ erabiltzea da. Horrelakorik ez badugu, aukera izango dugu online bat egiteko, edo KZgune batean hitzordu presentzial bat eskatzeko. Beste ziurtagiri digital batzuk ere erabili ahal izango ditugu, hala nola NANa edo FNMTkoa, baina horretarako ordenagailu bat erabili beharko dugu. |
7. urratsa: App-aren erregistroaIdentifikazioa amaitzen denean, aplikazioa erregistratu egingo da, eta prest egongo da, nahi izanez gero, zenbait iturri ofizialetatik abisuak jasotzeko. |
Dena prest!Horrela, prest eta konfiguratuta izango dugu aplikazioa, eta txartelak deskargatzen eta web-zerbitzuetara sartzen hasteko aukera izango duzu. |
1. urratsa: NANe edo beste ziurtagiri batzuk aukeratuKasu horretan, "Nire NANe edo ziurtagiri digitalarekin jarraitu" aukera aukeratu beharko duzu. |
2. urratsa: ordenagailuan URLa erabili
URL bat agertuko da (https://euskadi.eus/nik/eu ), eta NANe edo zure aukerako beste ziurtagiri bat erabili ahal duzun ordenagailuan idatzi beharko duzu (ordenagailuaren nabigatzailean, hain zuzen ere): |
3. urratsa: Izenperen "Giltza" formularioa
Aurreko urratseko URLa idatzi ondoren, hurrengo inprimakia agertuko zaizu, eta, horren bidez, behar duzun metodoa aukeratu ahal izango duzu, erabili nahi duzun ziurtagiriaren arabera. Normalean, "Ziurtagiri digitalak" izeneko bigarren aukera erabiliz. |
4. urratsa: QRaren irakurketaAurreko urratsa amaitu eta zure ziurtagiriarekin behar bezala identifikatu ondoren, beheko adibidean agertzen denaren antzeko QR kode bat sortuko da. Aplikazioan "Jarraitu" aukerari eman beharko diozu kamera aktibatzeko, eta QR hori irakurri ahal izateko: |
5. urratsa: azken emaitza
Prozesua amaitzen denean, hark adieraziko dizu prozesua ondo burutu den edo ez, bai web-orrian, behean ikusten den adibideko mezuarekin, bai aplikazioan, non prozesua amaituko duen eta jarraitzeko eskatuko dizun: |
Gure nortasunarekin, eskubidea dugun txartelak deskargatzen saiatuko gara.
1. urratsa: txartelak bilatzeaAplikaziora lehen aldiz sartzean, gure "Patrika" atalean egongo gara, eta honela ikusiko dugu. Goiko aldean dagoen aukera erabiliz |
2. urratsa: txartelen zerrendaHemen, NIK aplikazioan deskargatzeko dauden guztiak ikusi ahal izango ditugu. Dena den, horrek ez du esan nahi eskubidea dugula horiek erabiltzeko, formatu fisikoan ditugun horiek bakarrik deskargatu ahal izango ditugu. |
3. urratsa: erabilera-baldintzakDeskargatzen ari garen txartel bakoitzaren erabilera-baldintzak irakurri eta onartu beharko ditugu. |
4. urratsa: datuak eskatzeaProzesua gure datuak partekatzeko konexioarekin hasiko da. |
5. urratsa: gure datuak partekatzeaHurrengoa gure datuak partekatzea edo ez onartzea izango da, txartela deskarga dezakegun egiaztatzeko. |
6. urratsa: txartelak deskargatzenGure nortasuna eta txartelerako eskubidea balioztatu ondoren, txartela deskargatzen hasiko da. |
7. urratsa: deskargatutako txartelakProzesua amaitzen da txartela(k) deskargatu ondoren. |
8. urratsa: deskarga amaitutaProzesu osoa amaitu ondoren, gure Patrikan deskargatutako txartelak eskuratu ahal izango ditugu. |
Behin gure nortasuna kontuan hartuta, NIK bidez sarbidea gaituta duten webguneetara sartzeko aukera izango dugu, urrats erraz batzuk eginez.
1. urratsa: zerbitzuak eskuratzeaAplikaziora lehen aldiz sartzean, gure "Patrika" atalean egongo gara, eta honela ikusiko dugu. Behealdean dagoen aukera erabiliz, erabilgarri dauden web zerbitzuen zerrendan sartu ahal izango gara. |
2. urratsa: zerbitzuen zerrendaHemen, eskura ditugun zerbitzu guztiak ikusi ahal izango ditugu, NIK sarbide-metodo gisa erabiliz. |
3. urratsa: datuak eskatzeaSartzeko, baimena eman beharko dugu, edo ez, gure datuak web zerbitzuarekin partekatzeko eta zerbitzu horretara sartzeko. |
4. urratsa: datuak eskatzeaProzesua gure datuak partekatzeko konexioarekin hasiko da. |
Zer behar dut NIK Patrika Digitala erabiltzen hasteko?
Hasteko modurik erosoena zure BakQ erabiltzea da, harekin eta aplikazioarekin identifikatu ahal izango zara eta minutu gutxitan erabiltzen hasi, prozesu oso erraz batekin.
Ez daukat BakQ bat, ezin dut aplikazioa erabili?
Erabili ahal izango duzu. Baina, ordenagailu bat erabili beharko duzu. Bertan beste ziurtagiri digital batzuk erabili ahal izango dituzu, hala nola NANa. Aplikazioak gidatuko zaitu pauso bakoitzean. Halaber, nahi izanez gero, aplikazioan aurkituko duzu BakQ online lortzeko edo KZguneko zentro batean hitzordu presentzial bat erreserbatzeko aukera, tramitazio horretan laguntzeko.
Laguntza behar dut aplikazioa konfiguratzeko.
KZguneetan laguntza pertsonalizatua jaso daiteke BakQ lortzeko, adibidez: NIK martxan jartzeko, etab. Hitzordua eska dezakezu hemen (beste leiho batean irekiko da).
Aplikazioa euskaraz edo gaztelaniaz izan dezaket?
Bai, aplikazioa lehen aldiz abiaraztean, euskara edo gaztelania aukeratu ahal izango duzu lehen pantailan. Dena den, ondoren ere aldatu ahal izango duzu, ezarpenak konfiguratzeko pantailan.
Nire ardurapean dauden adingabeen osasun-txartelak deskargatu nahi ditut. Nola egin dezaket?
16 urtetik beherakoen txartelak jaitsi daitezke. Horretarako, beharrezkoa izango da Osakidetzako osasun-karpetan baimenduta egotea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan zure osasun-zentroarekin.
Nire ardurapeko adinekoen osasun-txartelak deskargatu nahi ditut, nola egin dezaket?
Gaur egun ezin da egin, zure kargura dauden 16 urtetik beherakoenak bakarrik deskargatu ahal izango dituzu, eta ez nagusienak.
Nire familiaren osasun-txartelak deskargatzean, nire ardurapeko adingaberen bat falta da.
Beharrezko baimen-izapideak badituzu eta adin-irizpidea (16 urtetik beherakoa) betetzen badu, baliteke datu-arazo bat egotea eta berrikusi egin beharko da. Horretarako, deitu OTIa deskargatzeko prozesuan agertzen den telefonora, arazoa azalduz, behar izanez gero berrikusi eta zuzendu ahal izan dezaten.
NIK aplikazioan txartela izateak esan nahi du plastikozko txartela bota dezakedala?
Ez, NIK alternatiba erosoa da zure txartela(k) zurekin eramateko, baina ez ditu inolaz ere ordezten. Beraz, gorde beharko dituzu.
Aplikazioari jarri nion PINa ahaztu dut. Nola berreskuratu dezaket?
Lehenik eta behin, ziurtatu aplikazioa eguneratuta duzula eskuragarri dagoen azken bertsioan. Bigarrenik, PINa jartzean eta hainbat aldiz huts egitean, azpian PINa berreskuratzeko aukera bat agertuko da. Zure nortasuna berriro baieztatu beharko duzu (zure BakQ, DNIe/NANe eta abar erabiliz), NIK konfiguratu zenuen lehen aldian egin zenuen bezala.
Txartel bat deskargatzen saiatzen naizenean, edo zerbitzu batera sartzen saiatzen naizenean, akats bat agertzen da. Zer egin dezaket?
Deskarga-prozesu bakoitzarekin, behealdean testu bat aurkezten da, dagokion laguntzarekin harremanetan nola jarri azaltzen duen.
Halaber, webgune honetako "Laguntza" atalean ere aurkituko duzu informazioa.
Aplikazioak errorea ematen dit eta ez du funtzionatzen.
Lehenik eta behin, egiaztatu Android edo iOS sistemen biltegietan eskuragarri dagoen "NIK" aplikazioaren azken bertsioa duzula.
Egin dezakezun beste froga bat hauxe da: aplikazioa desinstalatu zure datuak ezabatzeko eta berriro instalatu.
Nire BakQ-arekin identifikatzean, nire DNIe/NANa eta pasahitza jartzean, errore bat ematen dit: "NAN/AIZ ez da baliozkoa".
Hori gerta daiteke formularioan zenbakia edo letra ez den karaktere bat dagoelako, adibidez, espazio bat. Mugikor batzuek datu horiek auto osatzeko aukera ematen dute, eta amaieran espazio bat gehitzen dute automatikoki. Berrikusi horrela den, eta ziurtatu ondo idatzita dagoela, eta berridatzi auto osatu gabe aukera erabili gabe.
Familia ugariaren txartela deskargatzean, ezin dut familiako kide guztien txartelak deskargatu.
Egiaztatu, mesedez, zure txartela deskargatu ahal izateko irizpideak betetzen dituzula; irizpide horiek hurrengo orrialdean kontsulta daitezke.
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/familia-ugariaren-txartel-digitala/
Zailtasunak ditut nire txartelen datuak ikusteko, letrak ez dira ondo ikusten eta ez dira atzealdean dagoen iruditik ondo bereizten.
Mugikor batzuetan, aplikazioa ikusteko modua alda dezakeen modu ilun bat dago. Zure mugikorrak horretarako aukera ematen badu, saia zaitez modu hori NIK aplikaziorako desgaitzen.
Zalantzarik izanez gero edo aplikazioarekin laguntza behar izanez gero, kanal hauek erabil ditzakezu:
- Telefono bidezko arreta:
- Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean Zerbitzua: 945 01 68 38
- Aurrez aurreko arreta:
- KZguneetan hitzordua eskatzeko: esteka honetan
- Zure iradokizunak ondorengo postara bidal ditzakezu: nik@euskadi.eus