Zure txartelak eta zerbitzuak, eskura
Aplikazio bakarra erabiliz, zure txartelak eraman ahal izango dituzu, zerbitzuetara sartzean identifikatu eta abisu garrantzitsuak jaso.
Zure osasun-txartela, liburutegiko txartela edo gazte txartela modu erosoan eraman eta zuzenean sartu Metaposta bezalako zerbitzuetara.
Berriak
Zure txartelak deskargatu
Eraman zurekin, denak batera eta modu erosoan aplikazio berean. Erraz eta kontakturik gabe aurkeztu, bere QR edo barra kodearen bidez.
Zure webguneetan sartu
NIKekin zuzenean identifikatu eta Metaposta, Lanbide edo udal kirol instalazioen erreserba bezalako webguneetara sartu.
Abisuak
Eusko Jaurlaritzako sailetatik eta gainerako erakunde publikoetatik premiazko abisuak eta jakinarazpenak jasotzeko harpidetu ahal izango zara
Ohiko galderak
Hasteko modurik erosoena zure BakQ erabiltzea da, hura eta aplikazioarekin identifikatu eta minutu gutxitan erabiltzen hasi ahal izango duzu, oso prozesu errazean.
Erabili ahal izango duzu. Baina, ordenagailu bat erabili beharko duzu. Bertan beste ziurtagiri digital batzuk erabili ahal izango dituzu, hala nola NANa. Aplikazioak gidatuko zaitu pauso bakoitzean. Halaber, nahi izanez gero, aplikazioan aurkituko duzu BakQ online lortzeko edo KZguneko zentro batean hitzordu presentzial bat erreserbatzeko aukera, tramitazio horretan laguntzeko.
Ez, NIK alternatiba erosoa da zure txartela(k) zurekin eramateko, baina ez ditu inolaz ere ordezten. Beraz, gorde beharko dituzu.
Zoritxarrez, ezinezkoa da. Segurtasunagatik, PINa pertsona bakoitzaren mugikorrean gordetzen da, eta ezin dugu ezer egin hura berreskuratzeko. Dena den, ondorengo hau egin dezakezu: datuak ezabatu edo aplikazioa berriro instalatu, lehendik zenituen txartelak berriro deskargatzeko.
Deskarga-prozesu bakoitzarekin, behealdean testu bat aurkezten da, dagokion laguntzarekin harremanetan nola jarri azaltzen duen. Halaber, webgune honetako "Laguntza" atalean ere aurkituko duzu informazioa.